XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Honek, beraien aurkako motibazio sozialak sortzen ditu gure baitan (Berkovitz, 1962; Sherif eta Sherif, 1953).
Horrela, exotaldearen partaideak gizatasunik gabeko bezala pertzibitzen dira.
Swartz eta Struch-ek (1989) gatazka hautematuaren eta agresioaren artean ematen diren prozesuak deshumanizazioan eta balio arteko desberdintasunean kokatzen dituzte.
b)
Talde zein subjektuak oso kategoria negatiboetan sailkatzen dituen estereotipazio mota bat da.
Honen ondorioz, deslegitimizaturiko subjektu zein taldeak, balio edo arau onargarrietatik at gelditzen dira (Bar-Tal, 1988, 1989).
Hori dela medio, esklusio morala errezten du.
Kategorizazio mota bat denez, kategorizazio soziala gidatzen duten arau berdinek gidaturik dago (Eiser eta Stroebe, 1972; Rosch, 1978; Tajfel, 1978; Tajfel eta Turner, 1979).
Deslegitimizazioa kategoriaturiko taldearen gizatasun ezeztatutzat har daiteke ere (Swartz-ek Bar-Tal-i 1985. urtean egindako iradokizuna), beraz, biolentzia kulturalaren elementu bat izan daiteke.